CCOO de Industria | 23 febrero 2025.

CCOOk Fundiciones Estanda, S.A. enpresako langilearen heriotza salatu nahi du

  • CCOOk bat egiten du Enpresa Batzordeak istripua salatzeko deitu duen kontzentrazioarekin.
  • CCOOk Lan Ikuskaritza eta Osalani istripuaren ikerketa egin dezaten eskatzen die bete ez diren neurri prebentiboak zeintzuk izan diren argitu eta langile honen heriotzagatiko erantzukizuna eskatuz.

CCOOk atzo, irailaren 12an, Beasaingo Fundiciones Estanda enpresan suertatutako langilearen heriotza salatu nahi du. Luis Mouliaa, CCOO Euskadiko Industria Federazioko Lan Osasuneko Arduradunarentzat onartezina da enpresetan prebentzio neurri faltagatik eta horiek ekiditeko mediorik ez jartzeagatik istripuak gertatzen jarraitzea, enpresen zein erakundeen utzikeriagatik.

13/09/2013. Bilbao
Gaur goizeko kontzentrazioa

Gaur goizeko kontzentrazioa



Horregatik, CCOOk Lan Ikuskaritza eta Osalani istripuaren inguruko ikerketa egin dezaten eskatzen die bete ez diren neurri prebentiboak zeintzuk izan diren argitu eta langile honen heriotzagatiko erantzukizuna eskatuz.

Mouliaak gainera, prebentzio arloan ematen den inbertsio eta ekintza falta deitoratu du, bai baliabideen diru-kopuruan baita heriotza hau eta beste asko ekidin zitzaketen prestakuntza faltan.

Industria Federazioak elkartasuna agertu nahi du Fundaciones Estandako lankideekin eta hildakoaren familia eta lagunekin.

CCOOk bat egiten du Enpresa Batzordeak lan istripua salatzeko deitu duen kontzentrazioarekin.