CCOO de Industria | 1 abril 2025.

GURE ETORKIZUNAREN ALDE BORROKATZEKO GARAIA HELDU DA

    Bridgestoneko sekzio sindikalak plantila osoari bideratutako deialdi bat jaurki du. Bada garaia Plan Industrial sendo batengaitik mobilizatzeko, zeinek gure lanpostuen egonkortasuna bermatuko duen.

    18/03/2025.
    Bridgestone borrokan

    Bridgestone borrokan

    Martxoak 31k ERTEaren bukaera dakar; hala ere, erantzun argirik gabe jarraitzen dugu. Europa mailan lanpostuen murrizketak igarri dira, baina ezer ez konkretuki. Honek zihurgabetasun egoera batean murgiltzen gaitu, ez baitira ez azalpenik ezta beste aukerarik proposatu, gure egoera limbo onartezin batean utziz.

    Bridgestonek Basaurin duen lantegiak 90 urte daramatza euskal industria sarearekiko konpromisoan. Arrakastarako lana eta langileen dedikazioa ezinbestekoak izan dira horretarako. Langileok krisialdietan etorkizun baten lanpostu bat izan ahal izateko esfortzu handiak egin ditugu; hala eta guztiz ere, Bridgestoneko zuzendaritzak ahaztu egin du Kalitate Handiz Gizarteari zerbitzatzeko zuen filosofia, haren onurak lehenetziz eta bere langileak eta haien familiak zenbakiak balira bezala tratatuz. Langileak dira enpresa honen indarra eta zoritxar bakoitzean fabrikak aurrera atera dituzten pertsonak. Ez dugu onartuko ezinbestekoak ez diren zenbaki batzuk bagina bezala tratatzea.

    Benetazko Plan Industrial bat eskatzen dugu, langile eta lantegi bakoitzaren etorkizuna bermatuko dituen bide-orri bat, egunerokotasunean Bridgestone martxan mantentzeko esfortzuak egiten dituena.

    Batasuna da gure herramintarik garrantzitsuena. Ezin diegu gure etorkizuna gu kontuan izan gabe aukeratzen utzi. Jarduteko unea heldu da, gure etorkizunarekin jolasten duten bitartean geldirik egongo ez garela erakusteko garaia.

    Horretarako, plantila osoari hurrengo kontzentrazioaetara batzeko deialdia helarazten diogu:

    �� Astelehenean, Martxoak 17an, Basaurin

    �� Asteartean, Martxoak 18an, Puente San Miguelen

    �� 11.00etatik 13.00etara lantegi bakoitzeko atezaindegi nagusietan

    Gure mezua argi dago:

    �� BRIDGESTONEN EZ DAGO INOR SOBERAN, KONPONBIDEAK FALTA DIRA

    Batera defenda dezagun gurea dena. Etorkizunak ez du itxaroten; etorkizuna borrokatu egiten da.